Fedora Kontu Sistema (The Fedora Account System, FAS)
Fedora Kontu Sistemak (FAS) Fedora Proiektuko partehartzaileen eta proiektuetan egindako lanen erregistroa darama. Hainbat osagaitarako autentifikazio eta autorizaziorako erabiltzen da. Osagai hauen artean daude hainbat CVS errepositorio eta Bugzilla .
Kontu sistema erabiltzen
Kontuen orriak esteka hauek ditu:
- FAS saioa hastea. (Horretarako, kontu berria sortzeko pausoak jarraitzea beharrezkoa da.)
- Sortu kontu berri bat
- Fedorarekin bat egin
Beste tresnak
Kontu sistemaren xehetasunak
- E-posta aliasak orduero esportatzen dira, bastion-eko (zerbitzaria) orduan.
- CVS eta shell kontuak orduero esportatzen dira, t'erdiak pasatxotan hainbat makinatan.
- 'fedorabugs' taldeko Bugzilla fedora_contrib taldea orduero esportatzen da, ElliotLee-ren Red Hat-eko lanpostuko ordenagailuko orduan.
Kontu sistemaren kodea eskuragarri dago: git://git.fedorahosted.org/git/fas.git. Proiektuaren orria https://fedorahosted.org/fas/ da.
Maiz Egindako Galderak (MEG)
Fedora Kontu Sistemako (FAS) kontu bat behar dut?
Fedorako azpi-proiektu askotan parte hartzeko beharrezkoa da Fedora Kontu Sistemako (FAS) kontu bat edukitzea. Motzean, FAS kontuak erabiltzen dituen proiektu batean parte hartu nahi baduzu kontu bat eduki behar duzu. Bestela, ez.
Zer da Laguntzailearen Akordioa (Contributor Agreement, CA)?
Akordio honek Fedorak kode irekiko software librea izaten jarrai dezan laguntzen du, proiektuari egindako ekarpen guztiek behar bezalako lizentzia dutela ziurtatuz. Informazio gehiagorako, ikus Fedora Proiektuaren Laguntzaileen Akordioa lege oharra (ingelesez)
Fedora Proiektuaren Laguntzaileen Akordioak (Fedora Project Contributor Agreement, FPCA) Banako Laguntzaileen Lizentzia Akordioa (Individual Contributor License Agreement) zaharra ordezkatzen du.
Zer da SSH gako bat, eta zergatik behar dut bat?
SSH , Secure SHell-en laburdura da eta konputagailuen artean kriptografikoki autentifikatutako eta enkriptatutako konexioak ezartzeko aukera eskaintzen du. Fedora Proiektuarentzako CVS konexioen tunelak egiteko erabiltzen da SSH. Fedora Proiektuan CVS erabiltzen duzun bakoitzean, transakzioa SSH konexio bidez gauzatuko da. Zure SSH gakoak CVS zerbitzarien aurrean identifikatzen zaitu eta CVS zerbitzarietan ostatutako gakoei esker urruneko zerbitzaria egiaztatzeko gauza izango zara. Iturburu kodea edo edukia idatzi, Fedora Proiektuaren webguneko orrietan lan egin edo fedorapeople.org erabili nahi baduzu soilik da beharrezkoa SSH gakoa.
Ikus [[Cryptography] | Kriptografia (ingelesez)]
Talde baten kide izateko eskaera egin dut, baina onartu gabe dagoela dio, zer esan nahi du honek?
Talde batetako kide bihurtzeko talde horretako administratzaile edo babeslearen onarpena behar duzu. Talde desberdinek modu desberdinean kudeatzen dute hau. Begiratu taldeari dagokion orria prozesuaren xehetasunetak ezagutzeko. Proiektu batzuk (adibidez PackageMaintainers) babesle berezi bat edukitzea edo prozedura bat jarraitzea jarriko dizkizute baldintza bezala. Beste talde batzuk aldiz, segituan onartuko zaituzte.
Errore arraro bat aurkitu dut Kontu Sisteman, zer egin behar nuke?
Bidali e-posta bat orriaren behekaldeko helbidera edo sortu tiket bat Kontu Sistemaren Trac-ean.
Nola osatuko dut Laguntzailearen Akordioa (Contributor Agreement, CA)?
Non lortu dezaket kontu sistemari buruzko argibide gehiago?
Kontua ezeztatzea
Borondatezkoa
Arrazoiren bat dela eta zure kontua desaktibatu nahi baduzu, editatu zure kontua informazio pertsonal guztia ezabatzeko eta markatu kontua "Inaktibo" bezala.
Arrazoi bategatik
Erabilera maltzurrak kontua ezeztatzea ekarri dezake. Idatzizko baimenik gabe hainbat kontu erabiltzen dituzten erabiltzaileen kontu guztiak, bat ezik, ezabatuko dira.
Kontuak ezeztatu aurretik erabiltzaileek e-posta bidezko ohar bat jasoko dute.